![]() |
Ostatua lau gela zabaletan eskeintzen da.
Guregana etortzen direnen egonaldia gustokoa eta lasaitazunezkoa izan zedin pilaketa arriskurik gabekoa alegia, hasierako barru banaketa mantendu zen eta gela zabal eta handiak gelditu ziren.
Lau departamendu independiente dira bakoitzak bere sarrera, baiñu osoa, figorifikoa, wi-fi, microondas eta telebista ditu.
Geletako biek alboetara leioak zituztelako, barru banaketan gela eta egongelan zatitu ziren eta era horretan haurrak dituzten bikoteentzako aukera egokiagoa eskeintzen da.
Dena den gelen zabaltasuna kontutan izan da, denetan bi ohe gehigarri jartzeko baimenduak gaude, bezeroak horrela eskatu ez gero.
Gela guztiak bere irteera dute hegoaldera begiratzen duen eta sekulako bistak dituen terraza zabalera.
Bertatik ikusmira zoragarria da, inguruetako belardietan ardi eta behiak larrean, bertako baratzak eta oiloak, Donostia guztia zure begiradaren menpe, Kontxa bahiaren zati bat, Jaizkibel, Larrun, Aiako Arriak, Adarra, Andatza eta mendi abar luze bat.
Terrazari erdiraiño tapatzen duen estalkia ezarri zaio, era honetan gelak osagarri duten gune zabalago eta atsegiñago bat lortzen da baita eguraldia kaxkarra deneean ere.
Terraza honetan gozatutako egunsenti eta ilunabarrak eta egindako gosari eta lokuluxkak dira guregana datoztenak geien azpimarratzen dituztenetakoak.
Aparkatzeko ez dago inongo arazorik sarreran bertan aurkitzen delako aparkalekua inongo eskailera eta oztoporik gabe.
©2009 Aristondo Rural Etxea - Eskubide guztiak erreserbatuta
Erregistro zenbakia: KSS00062