lacasa01

ARISTONDO, Benetako landetxe bat.


Kokapen pribiligiatua duen nekazalgune berezi batean, isiltasuna eta lasaitasunarekin, lurrarekin ete lurretik bizi den jendearekin eta natur inguruarekin bat egin nahi baduzue.

Zure begiradaren menpe hor izango dituzu fruta eta lizar arbolez inguratutako belardi orlegiak eta beraietan ardi, behi eta idiak larrean.

Bertoxeago era ekologikoan landutako gure barazkiak zure ikusnaia erakar lezake, nola hazten diren nabaritu, hazkunde handiko boladetan eta bilketan parte hartu ere bai nahi izanez gero.

Batez ere goizetan txorien joan etorriak eta kantuak, oiloen zaratak, oillarren kantuak eta urrutian “Kalixto “ astoaren arrantzak entzun ahal izangu dituzue.

Urrutixeago zure begiradapean Donostia Hiria, Kontxaren zatitxo bat, Jaizkibel, Aiako Harriak eta gainontzeko inguruko mendiak ikus ahal izando dituzu.


Ongi etorriak ARISTONDO baserrira.


NOR GARA


Orain dela 20 urte, aldaketa nabaria eman zioten bere bizimoduari etxe honetako zuzendariak industrian lan egin eta baserrikoa osagarri izatetik, industriakoa utzi eta baserritik bertatik bizitzea erabaki zuten. Eskuartean zeukatenarekin proiekto berri bat eraikitzea pentsatu zuten.

Proiektoak bere bilakaera izan du eta gaur egun era honetan osatzen da, alde batetik baratzagintza era ekologikoan landuz eta osagarri gisa ostatu serbitzua eskeiniz.

Lantzen diren barazki zerrenda luzea da, eta aipagarriak “ttantta” motatako illarrak, erderaz “lagrima” deitutakoak eta Hiriko Jatetxe ospetsuenetara zuzentzen direnak.

Aipagarriak baita ere gure oiloen arrautza ekologikoak horietako jatetxe ospetsuenetako batean platera berezi bat egiteko erabiltzen direnak.

XVII garren mendean egurrez eta ondar arriz eraikitako baserri etxean bizi dira ostatuko jabeak.

Baserri lanerako etxe ondoan biltoki lanetarako eraikitako eta ondoren birmoldatutako eraikinean eskaintzen da ostatu serbitzua.

Nekazalturismo motako ostatua Donostian eskeintzen lehenengoak izan ziren.


©2009 Aristondo Rural Etxea - Eskubide guztiak erreserbatuta

Erregistro zenbakia: KSS00062